Gizartea -

Oposizioak

Celaa 'haserre', Wertek oposizioen inguruko datuak ezkutatu dituelako

“Ez da legealdiari eta autonomia erkidegoekiko harremanari hasiera emateko modu onena“, kritikatu du sailburuak.

Celaa Hezkuntza sailburuaren irudia. Efe
Celaa Hezkuntza sailburuaren irudia. Efe
Celaa Hezkuntza sailburuaren irudia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak bere “atsekabea“ adierazi du gaur, Wert ministroak ez baitu eman irakaskuntza publikorako oposizioen gai-zerrenda aldatzeari buruzko informaziorik.

Izan ere, Ministroak, joan den urtarrilaren 26an, osteguna, izan zen sektore-bileran, bere hezkuntza-politikaren ildo orokorrak aurkeztu zituenean, ez zuen indarreko gai-zerrendak aldatzeari buruzko inolako aipamenik egin.

Egokiena sektore-bileran jakinaraztea izango zen “ kritikatu du Isabel Celaák. “Hau ez da legealdiari eta autonomia erkidegoekiko harremanari hasiera emateko modu ona “, erantsi du.

"Begirune falta"

Euskal irakasleentzako lan-eskaintza publikoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hilabete eta erdi geroago iragarri da gaien aldaketa.

“Bileran zeuden sailburuekiko eta azterketak prestatzen dagoeneko hasi diren lehiatzaileekiko begirune falta da “, kritikatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea