Gizartea -

Ohitura zaharra

Santa Ageda egunari oles egiten diote milaka euskaldunek

Milaka lagun atez ate eskean joan dira koplak kantatuz, euskal herriko oihutura zaharra berritzeko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santa Ageda eguna otsailaren 5ean da, baina bezpera egunean eskean ibiltzeko ohitura izaten da; orduan hasten da jada festa.

Ohitura zaharra berrituz, gazteak zein helduak koplak kantatzen ateratzen dira makila eskuan eta txapela buruan dutela. Atez ate Santa Agedari abestuz diru eske joaten dira kuadrilak euskal herriko ohitura zaharra berritzeko asmoz.

Antzina, soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda lortzen zuten. Gaur egun, berriz, era guztietako talde eta kuadrilak hartzen duten parte tradizio luzeko festa honetan.

Usadio zaharrarekin jarraituz, Santa Agedako koplak dioena bete dute Euskal Herriko milaka lagunek "legearekin kunplituz".

Santa Ageda eguna otsailaren 5ean da, baina bezpera egunean eskean ibiltzeko ohitura izaten da; orduan hasten da jada festa.Ohitura zaharra berrituz, gazteak zein helduak koplak kantatzen ateratzen dira makila eskuan eta txapela buruan dutela. Atez ate Santa Agedari abestuz diru eske joaten dira kuadrilak euskal herriko ohitura zaharra berritzeko asmoz.Antzina, soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda lortzen zuten. Gaur egun, berriz, era guztietako talde eta kuadrilak hartzen duten parte tradizio luzeko festa honetan. Usadio zaharrarekin jarraituz, Santa Agedako koplak dioena bete dute Euskal Herriko milaka lagunek "legearekin kunplituz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea