Ume lapurtuak -

Salatzeko elkarretaratzeak

SOS Haur lapurtuakek gertatutakoa 'ez ahazteko' eskatu du

"Ez dugu ahaztuak izan nahi" lelopean bildu dira Bilboko Plaza Zirkularrean. Donostian, aldiz, Artzai Onaren aurrean bildu dira.

Haur lapurtuen elkarteak erakundeen laguntza eskatu du. Argazkia: Efe.
Haur lapurtuen elkarteak erakundeen laguntza eskatu du.
Haur lapurtuen elkarteak erakundeen laguntza eskatu du. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko SOS Haur Lapurtuen elkarteko kideak Bilbon eta Donostian bildu dira "hamarkada askotan haurren salmentaren inguruan izandako azpikeria handia" salatzeko eta kasuak "ahaztu ez daitezen".

Protesta 'Ez dugu ahatzuak izan nahi' lelopean egin dute Bilboko Plaza Zirkularrean eta Donostian Artzai Onaren aurrean, hileko lehen larunbatetan egin ohi duten bezala.

Bestaldera begiratu ez

Elkarretaratzean hainbat lelo oihukatu dituzte eta lapurreten inguruko guztia argitzea eskatu dute. Era berean, erakundeei laguntza material eta ekonomikoa eskatu diete Euskadin azken hilabeteetan salatutako "kasu kopuru handiari" aurre egiteko.

Horren harian, elkarteak erakundeei eskatu die "beste alde batera negira ez dezaten eta hitzak baino ekintzekin esku-hartu dezaten", izan ere, euren ustez, "ekintzetara pasatzeko garaia da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea