Gizartea -
Hotzaldi siberiarra
Euskadiko eskola kiroleko lehiaketa guztiak, bertan behera
Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbatean eta igandean eskola kiroletako lehiaketak bertan behera uztea gomendatu du. Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek zuzenean utzi dituzte bertan behera.
Erredakzioa
Bertan behera geratu dira asteburu honetako eskola kiroletako lehiaketak Euskadin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbatean eta igandean eskola kiroletako lehiaketak bertan behera uztea gomendatu du, eta Arabakoak bertan behera utzi ditu, hotz denboralearen ondorioz.
Eskolek astebururako antolatutako kirol lehiaketak bertan behera utzi ditu Arabako Foru Aldundiak, datozen egunetarako aurreikusitako hotz eta elur denboralearen ondorioz.
Larunbatean eta igandean hiriarteko bidaiak egitea dakarten kirol ekintzak bertan behera utzi dituzte. Halaber, astebururako aurreikusitako kirol ekintza guztiak bertan behera utzi dituzte, Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez.
Arabako Foru Aldundiak eskolek astebururako antolatutako kirol lehiaketak bertan behera utzi ditu, datozen egunetarako aurreikusitako hotz eta elur denboralearen ondorioz.
Larunbatean eta igandean hiriarteko bidaiak egitea dakarten kirol ekintzak bertan behera utzi dituzte. Halaber, astebururako aurreikusitako kirol ekintza guztiak bertan behera utzi dituzte, Foru Aldundiak agiri batean jakinarazi duenez.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere Eskola Kirola programak asteubururako aurrez ikusita zituen jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du. Beraz, ez da kirol jarduerarik izango otsaialaren 4ean eta 5ean. Jarduera mota guztiei eragiten die horrek: lehiaketak, hastapenekoak eta jolas jarduerak. Aldundiak iragarri duenez, gorabeherarik egon ez dadin hartu da erabaki hori, bai hotzaren ondorioz, bai errepide zein instalazioetan egon daitekeen elurraren eta izotzaren ondorioz gerta litezkeen istripuak ekiditzeko.