Ume lapurtuak -

Eusko Jaurlaritza

Euskadin lapurtutako umeen ikerketa bukaera arte iritsiko da

Gizpukoan 126 txosten irekita daude eta Araban 31. Bizkaian, aldiz, 30 izapide daude, horietariko 18 ikerketa prozesuan.

Idoia Mendia eta Juan Calparsoro, bileraren ostean. Argazkia: Efe.
Ustez lapurtutako ume baten amaren testigantza

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Beste erkidego batzuetan ez bezala", lapurtutako umeen kasuak Euskadin "azkenera arte" ikertuko direla adierazi du Idoia Mendia Justizia sailburuak. Horren isla da, Mendiaren hitzetan, Euskadin oso salaketa gutxi artxibatu direla.

Mendiak hedabideei egin die adierazpenok Jaurlaritzako Justizia, Osasun eta Herrizaingo sailek osatutako ikerketa batzordeak, Anadir eta SOS Ume Lapurtuak egindako lehen bileraren ostean.

"Erakundeak batera ari dira gertatutakoa argitzeko", esan du sailburuak. Berak iragarri duenez, gaurtik aurrera, osasun edo epaitegietako informazioa lortzeko zailtasunik antzematen duten bakoitzean, erantzuna azkarragoa izango da.

Kasuak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban

Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, Gipuzkoan 126 txosten daude zabalik, bederatzi artxibatuta froga faltagatik eta beste bat beste fiskaltz abati bideratuta.

Araban 41 txosten ireki dituzte, lau beste fiskaltza batzuetara bideratu eta bacará artxibatu dute.

Bizkaian 18 izapide daude, sei artxibatuta eta 30 izapide bideratzeko zain. Derin hilbi bat ireki zuten eta ez zuten jaioberrioaren arrastorik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea