Gizartea -
Palma Arena auzia
Urdangarinek baztertu egin du dibortziatzea
Palmako dukearen abokatuak esan du Cristina infantak "babestu" egiten duela senarra.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarinen abokatuak adierazi du Palmako dukeak "zerga ugari" ordaindu zituela Aizoon enpresan egindako lanagatik, eta baztertu egin du Cristina infantarengandik dibortziatzea.
"Zerga asko, BEZ asko ordaindu ditu. Zuzenak ziren edo ez Zerga Agentziak aztertu beharko du", esan du Mario Pascual Vives abokatuak, Bartzelonan, bere bulegoaren atarian kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.
Asteburu honetan, Urdangarinekin batzartu da, horrek otsailaren 25ean egingo duen deklarazioa prestatzeko. Dukea Bartzelonan izan da asteburu honetan, baina dagoeneko Washingtonera itzuli dela esan du haren abokatuak.
Bilerotan, Valentziako Erkidegoak antolatu nahi zituen 2010eko Joko Europarren proiektuaz hitz egin dute.
Izan ere, El Pais egunkariak publikatu duenez, Alejandro Blanco Espainiako Batzorde Olinpiarreko (COE) presidenteak kritikatu egin du Urdangarinek kudeatu izana proiektua Europako Batzorde Olinpiarrarekin.
Bestalde, Vivasek esan du Cristina infantak "babestu" egiten duela senarra, eta hortaz, ez direla dibortziatuko.