Gizartea -
Trafikoa
23 urteko gizonezko bat larri, Villabonan izandako istripuan
Bi autok elkar jo dute asteazken honetan, N-I errepidean. Ertzaintza lekuko bila dabil.
Erredakzioa
23 urteko gizonezko bat larri zauritu da asteazken honetan, Villabonan (Gipuzkoa) izan den trafiko istripu batean. Ezbeharra N-I errepidean geratu da, 11:20ean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bi autok elkar jo dute, eta gidarietako bat, 23 urteko gizonezkoa, larri zauritu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute autotik, eta Donostia ospitalera eraman dute.
Ezbeharraren nondik norakoak argitzeko ikerketa ireki du Ertzaintzak, eta lekuko bila dabil. 943 53 91 25 telefonoa jarri dute herritarren eskura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea