Gizartea -

Donostian

Kultur eragileek eta euskal erakundeek agur esan diote 'Txillardegi'ri

Kultura munduko lagun anitz izan dira beilatokian Jose Luis Alvarez Enparantzari azken agurra emateko, baita erakunde ofizialeko ordezkariak ere.

Jende andana izan da beilatokian 'Txillardegi'ri azken agurra ematen. Argazkia: EITB
Lagunek eta kultura alorreko ordezkariek agur egin diote Txillardegiri

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle, hizkuntzalari eta politikariaren hilotza erraustu dute dagoeneko. Jende andana bildu da Donostiako Errekalde beilatokian honi azken agurra eskaintzeko. Horrela, kultur alorraren ordezkaritza bat izan da bertan, Blanca Urgell Kultura sailburua, hain zuzen ere. Urgellek 'Txillardegi'k euskal literaturari eta hizkuntzari egindako ekarpena azpimarratu du, euskara batuaren sorkuntzari egindakoa bereziki.

Politikariei dagokionez, Patxi Zabaleta, Tasio Erkizia, Ikerne Badiola eta Rebeka Ubera izan dira bertan eta baita kultura munduko hainbat eragile (Andres Urrutia, Xabier Mendiguren, Juan Mari Irigoien eta Aizpea Goenaga). Guztiek nabarmendu dutenez, Euskadi "asko" zor dio 'Txillardegi'ri. Elizkizuna egingo ez dioten arren, senitartekoek agurra emateko ekitaldi bat egingo dute datorren astean. Halaber, ezker abertzaleak omenaldi bat prestatu du datorren urtarrilaren 29an Kursaalen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea