Gizartea -

Heriotza

Aralar: 'Txillardegi ezker abertzalearen aitzindaria izan zen'

Ohar baten bitartez, Aralarrek "euskarari egindako ezinbesteko ekarpena" azpimarratu nahi izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek "atsekabea" agertu du Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegiren, heriotzagatik eta doluminak adierazi dizkio familiari. "Txilardegi" ezker abertzalearen eta Euskal Herriko politikako aldaketaren aitzindaria izan zela gogoratu du Aralarrek.

Ohar baten bitartez azpimarratu duenez, Txillardegi linguistikaren eta literaturaren alorrean berriztatzailea eta euskara batuaren aldeko defendatzaile sutsua izan zen.

"Aralarren militantzia partekatu genuen eta bere jokabidea zintzoa eta latza izan zen, batzuetan latzegia. Francoren diktaduraren aurkako borroka sustatu eta bakearen aldeko apustua egin zuen laguna ezagutu genuen lehen pertsonan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea