Gizartea -

Epaileak eskatuta

La Caixa, Urdangarinen datuak ematera behartuta

Palma Arena auziko epaileak desobedientzia delitu larria leporatzearekin mehatxatu egin dio erakundeko presidenteari. La Caixaren hitzetan "eman dute epaileak eskatutako dokumentazio guztia" jada.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea
Iñaki Urdangarin Palmako dukea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Palma Arena auziko epaileak Isidro Faine La Caixako presidenteari desobedientzia delitu larria leporatzearekin mehatxatu egin dio, baldin eta ez badizkio ematen Iñaki Urdangarin Palmako dukearen eta Noos auzian nahasitako beste lagun batzuen hainbat kontu korronteko datuak.

Urtarrilaren 5eko probidentzia batean Castro epaileak La Caixari ohartarazi egin zion ez bazuen eskatutako informazioa ematen "erakundeko arduradun gorena deitzea justifikatuko" zuela, "desobedientzia delitu larria leporatuta, dagozkion azalpenak eman ditzan".

Urdangarini buruzko dokumentazioa emateko epaileak deituta dagoela baieztatu du La Caixak, eta eman duela eskatutako informazioa gaineratu du.

La Caixako iturrien arabera, erakundeak "epaileak eskatutako dokumentazio guztia eman du". Ez dute komentario gehiago egin nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea