Gizartea -

Lan-gatazka

Lanuzte gehiago izango dira Metron lan-gatazka konpontzen ez bada

Metro Bilbaoko lan-gatazka jarraitzen badu langileek mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute. Ostegunean lanuztea egingo dute 5:45 eta 7:45 artean.

Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an. Argazkia: EiTB.
Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an.
Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko langileek asanbladak egin dituzte asteazken honetan datorren hilaren 19ko manifestazioa berresteko.

Ildo horretan, otsailetik aurrera mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute. Ostegunean lanuztea egingo dute 5:45 eta 7:45 orduen artean.

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, sindikatuko iturriek esan dute Itziar Garamendi Garraio diputatuarekin bilduko direla. Halaber, Jose Luis Bilbao aldun nagusiarekin biltzeko eta beren aldarrikapenak azaltzeko prest daudela esan dute.

Greba batzordeak elkarretaratzea egingo du datorren asteartean Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean, Bilbon. Bertan, alderdi politiko guztiei bidalitako informazioa emango diote Garamendiri. Orduan, bilerak egiteko aukera aurkeztuko dizkiete.

Datorren astelehenean, 9:30ean Metro Bilbaoko zuzendaritza eta sindikatuak bilduko dira, bi gai nagusi jorratzeko: lan-gatazka, eta soldata izozteko Errege Dekretuaren ezarpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea