Gizartea -
Silikona inplante akasdunak
Osakidetzak 8 laguni atzeman dizkie silikona inplante akastunak
PIP protesiek apurtzeko arriskua omen dute eta horregatik erretiratu dituzte merkatutik, Frantzian sortutako alarmaren ostean. Euskadin, gutxienez 140 kasu daude.
Erredakzioa
ETBk jakin duenez, oraingoz, 140 kasu helarazi dizkiete, baina horietatik zortziri atzeman zaizkie inplante akastunak. Ondorio medikoak dituzten kasuak bere gain hartuko dituela iragarri du.
PIP protesiek apurtzeko arriskua omen dute eta horregatik erretiratu dituzte merkatutik, Frantzian sortutako alarmaren ostean.
Osakidetzak bi urtez (2005-2007 bitartean) erabili zituen; asimetrikoak izatean gaixo batzuentzat egokiagoak zirelakoan.
Osasun sailak zenbat PIP protesi jarri dituzten galdetu die Klinika pribatuei.
Euskal Telebistak jakin izan duenez, 140 kasu daude gutxienez. Behin betiko kopurua bihar edo etzi jakingo da eta litekeena da aipatutakoa baino handiagoa izatea.
Donostia Ospitaleko Jose Manuel Ladron de Guevara zuzendari medikoak azaldu digunez dagoeneko 8 pertsona horiekin harremanetan jarri dira eta guztiei errebisioa egingo zaie.
PIP markako protesia jarri zutenei Osakidetzak gomendatuko die euren klinika pribatuan azterketa medikoa egiteko.
Gero, osasun arazoak dituzten kasuak bakarrik artatuko ditu Osakidetzak .
Zaila da esatea Estatuan zenbat kasu dauden baina iturri medikoen arabera 10.000 inguru izan daitezke.