Gizartea -
Polemika
Sindikatuek protesta egin dute Bilbon, gaur ireki duten denden aurrean
Eusko Jaurlaritzak eta bezeroek sindikatuen "gogorkeria" salatu dute. Protestaren leloa 'Jai egunetan, denok jai' izan da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak, berriz, babesa eman die "legezko erabakia" hartu duten saltokiei eta sindikatuen jarrera "onartezina" salatu dute, bezeroei "irain" egin dietelako. Bezeroek era jarrera hori gaitzetsi dute, txistuka eta oihuka hartu dituztelako dendetara sartu eta ateratzen zirenean.
Proteatsa 'Jai Egunetan, denok jai' lelopean egin dute eta Polizia ugari izan dira istiluak egon ez daitezen.
"Enpleguan eraginik ez"
Manifestariek zenbait oihu egin dituzte; 'Igandeak aisialdirako, ez negozioetarako', 'Igandetan lehendakariak lan egin dezala' eta' Azkuna, zure ordutegia eta soldata nahi ditugu', besteak beste. Sindikatuetako ordezkariek, bestalde, azpimarratu egin dute igandeetan saltokiak irekitzeak ez duela "enplegu gehiagorik ez kontsumo gehiagorik sortzen", "egiten duen gauza bakarra salmenta egunez aldatzea baita".