Gizartea -
Jaurlaritzaren babesa
Igandean irekiko duten dendek Ertzaintzaren babes berezia izango dute
Helburua manifestatu nahi duten pertsonen eskubideak defendatzea izango da, baita euren negozioak ireki nahi dituzten merkatarienak eta erosi nahi duten bezeroenak ere.
Erredakzioa
Ertzaintzak babes berezia emango dio igandean euren ateak irekitzea erabaki dituzten dendei, jaiegunetan irekitzea dela eta sindikatuek deitutako protesten aurrean.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak manifestatu behar dutenei errespetatu beharreko neurriak jakinarazi dizkie, besteak beste, ateak irekiko dituzten denden kontrako espaloietan jartzeko.
Helburua manifestatu nahi duten pertsonen eskubideak defendatzea izango da, baita euren negozioak ireki nahi dituzten merkatarienak eta erosi nahi duten bezeroenak ere.
Abenduaren 18an (igandea) Bilboko hiru dendek ateak ireki zituzten eta istilu batzuk izan ziren protestetan parte hartu zutenen aldetik.