Gizartea -

Palma Arena auzia

Iñaki Urdangarinen bisitak ikusmina piztu du Gasteizen

Auzitegi Nazionalak Iñaki Urdangarinen jarduera ikertzeari uko egin zion atzo.

Iñaki Urdangarin abenduaren 29an auzipetu zuten.
Iñaki Urdangarin abenduaren 29an auzipetu zuten.
Ikusmin handia, Iñaki Urdangarin ustez Gasteizera bidean baita

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetariek Iñaki Urdangarin harrapatu zuten atzo Washingtoneko aireportuan Londreseko bidean; ondoren Espainiara joango da. Palma Arena auzian auzipetu zutenetik agertzen diren lehen irudiak dira horiek. Iñaki Urdangarin bakarrik zegoen eta argalagoa ematen zuen. Antza denez, Palmako dukea Gasteizera joango da laster, Juan Urdangarin, bere aita, bisitatzera; izan ere, azken asteotan bere osasun egoerak okerrera egin du.

Urdangarinen balizko bisitak ikusmina piztu du Arabako hiriburuan eta Palmako Dukearen etxe aurrean, Ajuria Eneatik oso gertu, hainbat kazetari daude.

Arabako hiriburuko urbanizazio pribatuan bizi da Urdangarinen familia. Gasteizko gune garestienetariko bat da, eta inguruan hainbat berdegune eta kirol-instalazio daude.

Jose Castro Palmako Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak joan den abenduaren 29an auzipetu zuen Iñaki Urdangarin. Epaitegi horrek ikerketarekin jarraituko du; izan ere, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Babel operazioa ikertzeari uko egin dio gaur. Babel operazioak Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Noos Institutuan izandako jarduera ekonomikoa ikertzen du.

Epailearen autoaren arabera, auzian ikertzen ari diren iruzurrak ez dira "horren garrantzitsuak" Auzitegi Nazionalak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea