Gizartea -

Polemika

Javier Maroto (PP), Garoñako zentralaren jarduera luzatzearen aurka

Garoñako zentralaren inguruko polemikak ez du etenik eta gaur Gasteizko alkatea, Alderdi Popularrekoa, azaldu da Espainiako Gobernuaren erabakiaren kontra.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. EITB
Javier Maroto Gasteizko alkatea. EITB
Garoña, 2019a arte martxan: Polemika bueltan

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak kritikatu egin du atzo Jose Manuel Soria Industria ministro berriak egindako iragarpena eta Garoñako zentral nuklearraren jarduera 2019a arte luzatzea "akatsa" dela esan du.

Garoñako zentrala Gasteiztik oso hurbil dagoenez, gasteiztar asko eta asko kezkatuta daudela esan du eta, ondorioz, "herritarren gehiengo zabal batek pentsatzen duena" defendatuko duela nabarmendu du. PSOEren Gobernua agintean egon zenean zentral horren jarduera luzatzea erabaki okerra zelan esan zuen moduan, orain ere jarrera mantenduko duela berretsi du, "segurtasuna baita lehentasuna". Bilduren eskaera

Bestalde, agiri baten bidez, Gasteizko udaletxean ordezkaritza duen Bilduk Jose Manuel Soria ministroarekin biltzeko eskatu dio Marotori, "Garoñako zentrala behin betiko ixtea exijitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea