Gizartea -

Gertakaria

Gizon eta emakume baten gorpuak aurkitu dituzte Gironako pisu batean

Hipotesi guztiak irekita daude; 2012 urteko lehen indarkeria matxistaren biktimarena baita ere.

Indarkeria matxista, Gironako krimenaren hipotesi nagusia. Argazkia: EITB
Indarkeria matxista, Gironako krimenaren hipotesi nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon eta emakume baten gorpuak aurkitu dituzte gauean Gironako pisu batean, zehazki, Santa Eugenia auzoko Montseny kalean, Mossos d'Esquadrako agenteek konfirmatu dutenaren arabera.

Lehen ikerketen arabera, Ukraniakoak dira bai gizona baita emakumea ere eta 21.00ak aldera hil omen ziren. Oraindik ez dakite nola gertatu zen, baina Polizia ikertzen ari da gizonak emakumea hil eta ondoren bere buruaz beste egin omen zuen ala ez. Horrela izanez gero, 2012ko indarkeria matxistaren lehen biktima izango litzateke.

Senitarteko baten deia jaso zuen Poliziak gertatutakoaren berri emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea