Gizartea -

Istripua

Autotik atera ezinik gelditu da gidari bat Enekurin, istripu batean

Gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik. Istripuaren eraginez auto pilaketak sortu dira Enekuriko gainaen (Bizkaia).

Istripua Enekuriko gainean (Bizkaia). Argazkia: EITB
Istripua Enekuriko gainean (Bizkaia). Argazkia: EITB
Istripua Enekuriko gainean (Bizkaia). Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kotxe istripu baten ondorioz, gidaria atera ezinik gelditu da eta bertatik irten ostean, Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute.

Herrizaingo Sailak iragarri duenez, istripua 07.30ean izan da, BI-604 errepidean, Asuara bidean. Peugeot 306 ibilgailu bat errepidetik atera da eta, talkaren ondorioz, gidaria irten ezinik gelditu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute eta, ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute.

Istripuaren eraginez errepide horretako errei bat itxi egin dute eta auto-ilarak eragin ditu horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea