Gizartea -

Palmako dukea

Zarzuelak Urdangarin aurrekontuetatik kanpo utz dezake

Errege Familia errege-erreginek, Asturiasko Printzeek eta Leonor eta Sofia infantek soilik osatzea aztertzen ari da Zarzuela, izan ere, Estatuko aurrekontuetatik bakarrik bizi diren kideak dira.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aspalditik" Errege Familiako kideak mugatzea aztertzen ari da Zarzuelako Jauregia. Horrela, Asturiasko Printzeek eta Leonor eta Sofia infantek soilik osatuko lukete Errege Familia, izan ere, Estatuko aurrekontuetatik bizi diren kide bakarrak dira, Zarzuelako iturriek jakitera eman dutenez.

Gaur egun errege-erreginak, Asturiasko printzeak, Elena Infanta, eta Crisitina eta Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Errege Familiako kideak dira, erakundea ordezkatuz ekitaldi ofizialetara joaten baitira. Era berean, Zarzuelako webgunean Errege Familiako kide gisa agertzen dira.

Errege-erreginak eta Printzeak bizi dira egun Estatuko Aurrekontuetatik soilik. Estatuak diru kopuru bat jarrtzen du Juan Carlos erregearen eskuetan eta berak banatzen du senitartekoen artean, Konstituzioak ezartzen duen bezala.

Zarzuelaren eskuetan 8,4 milioi euro utzi zituzten 2011ko aurrekontuek, 2010ean baino % 5,2 gutxiago. Erregeak "senitartekoak mantentzeko" bideratzen du diruaren zati bat, eta gainerakoa Jauregiko langileen eta zuzendarien soldatak ordaintzeko erabiltzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea