Gizartea -

Behin behineko akordioa

Errioxak Arabako gaixoak artatuko ditu abenduaren 15etik aurrera

Errioxako Gobernuak eta Jaurlaritzak gaur goizean sinatuko duten akordioari esker Arabako biztanleek Logroñoko ospitalera joan ahal izango dute.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Euskadik eta Errioxak behin behineko akordioa izenpetuko dute

00:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren abenduaren 15etik aurrera Arabako Errioxako biztanleek Logroñora jo ahal izango dute, berriz ere, osasun zerbitzu bila. Horixe da gaur goizeko hamaiketan EAEko eta Errioxako gobernuek sinatuko duten akordioaren ondorio nagusia.

Hiru hilabeteren ondoren, Arabako Errioxako biztanleak Gasteiz utzi eta gertuago duten Logroñora joan ahal izango dira medikutara. Hala jakinarazi zuen atzo arratsaldean ohar bidez Errioxako Gobernuak. Hori bai, behin behineko akordioa da gaur sinatuko dutena, beraz, orain behin betikoa negoziatu beharko dute eta Jaurlaritzak otsaila amaitzerako gaia erabat itxi nahiko luke.

Herri kaltetuetako ordezkariak pozik daude, baina gertatutakoaren ardurak zehazten jarraituko dutela berretsi du Jokin Villanueva Arabar Errioxako udalerrien koadrillako bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea