Gizartea -

Asteazkenean

Errioxa eta Euskadi behin-behineko akordio batera iritsi dira

Asteazkenean, goizeko 11:00etan, sinatuko dute Errioxako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa. Errioxako erkidegoarekin mugan bizi diren euskaldunei osasun zerbitzua ematea ahalbidetuko du.

Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE
Rafael Bengoa Osasun sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan behin-behineko akordio bat sinatuko dute osasun arloari dagokionez. Abenduaren 15etik aurrera, Arabako Errioxako bizilagunek arreta berezia jaso ahal izango dute Logroñoko ospitalean.

Osasun Sailetik jakitera eman dutenez, akordioa bihar sinatuko dute, Logroñon, 11:00etan. Bilerara bi gobernuetako Osasun sailburuak joango dira: Ignacio Nieto (Errioxa) eta Rafael Bengoa (Euskadi).

Behin-behineko akordioa bi gobernuen aldetik hainbat proposamen izan ostean iritsi da, Errioxak Arabako Errioxan bizi diren euskaldunak (10.000 pertsona inguru) artatzeko eskatzen zituen ordainketen inguruan.

Ostiralean hiru hilabete egingo ditu Errioxako Gobernuak osasun zerbitzu espezializatua emateari utzi ziela Logroñotik kilometro gutxira bizi ziren arabarrei.

Bihar sinatuko duten behin-behineko akordioak amaiera jarriko dio Errioxa eta Euskadi aurrez aurre jarri dituen gatazkari. Halaber, bi gobernuei xehetasun gehiagorekin lan egiteko aukera emango die akordio zabalago bateruntz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea