Gizartea -

Urritik bahituta daude

Bi lagun atxilotu dituzte Mauritanian boluntarioen bahiketa egotzita

Marokoko iturriek diotenez, atxilotuak Fronte Polisarioko kideak dira. Litekeena da dirutza truke boluntarioak Al Kaidari eman izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mauritaniako segurtasun indarrek Tindufeko errefuxiatuen kanpaldi batean izandako Enric Gonyalons, Ainhoa Fernandez eta Rossella Urru borondatezko boluntarioen bahiketa lotutako bi saharaui atxilotu dituzte Mauritanian. Atxilotuak Mamina Laaguir Abdelaziz Ahmed Baba (1982. urtean jaioa) eta Aghdafna Mohamed Hamadi Ahmed Baba (1979ean jaioa) dira.

MAP Marokoko albiste agentzia ofizialaren arabera, atxilotuak Fronte Polisarioko kideak dira. Baimenik gabe eta "mozorrotuta" duela 11 egun Mauritanian sartu ostean jarri dute abian operazio hau.

Agentzia honek zabaldu duenez, borondatezko boluntarioak "Maliko iparraldeko zonalde batean" daude. Litekeena da atxilotuak bahituak Tindufetik Rabunira eraman izana eta Al Kaidari ematea dirutzaren truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea