Gizartea -
Euskadi-Errioxa gatazka
Jaurlaritzak azken momentua arte itxarongo dio Errioxako proposamenari
Errioxarren proposamenak arabarrak hartatzeari uko egiten jarraitzen badio, asteleheneko bilera bertan behera geratuko da. Arabar Errioxako Koadrila auzitegietara jo ala ez hausnartzen ari da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak azken momentura arte itxaron du Errioxako Gobernuko balizko proposamenari. Hala ere, proposamen horretan Arabako pazienteak artatzea onartzen ez badute, bertan behera geratuko da bi erkidegoetako Osasun sailburuek egin behar zuten bilera
Osasun saileko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu dioenez, Rafael Bengoaren eta Jose Ignacio Nieto (PP) Errioxako Osasun sailburuaren arteko bilera bertan behera gera liteke, proposamen horren edukiaren arabera.
Errioxarren planteamendua "erabat bideraezina" izanez gero eta arabarrak artatzeari uko eginez gero, bilera egingo ez dutela konfirmatu dute Osasun saileko iturriek.
Gauzak horrela, arabar Errioxako biztanleek ez dute konponbidea gertu ikusten eta osasun gatazkaren errudunak auzitegietara eramatea hausnartzen ari dira.
Hurrengo urratsa
Egoerak aurrera egingo ez balu, gatazka konpontzeko bidean eman beharreko hurrengo urratsa Mariano Rajoyren Gobernuak izendatutako Osasun ministro berriak esku-hartzea izango litzateke.
Euskadi eta Errioxaren arteko gatazka iragan irailean hasi zen, Pedro Sanzen Gobernuak arabar Errioxako bizilagunei osasun atentzioa emateari uztea erabaki zuenean. Bizilagun horiek urteak zeramatzaten Logroñoko Ospitalera joaten, euren etxeetatik gertuago zegoelako.