Gizartea -
Leioa
Sute batek Aerocad enpresaren lantegia kiskali du
Suteak ke-laino handia sortu du eta Aerocad inguruko lantegiak hustu egin behar izan dituzte; hala ere, sugarrek lantegi horretan baino ez dute kalterik sortu.
Erredakzioa
Sute batek erabat kiskali du Aerocad Rotulos Leioako enpresako lantegia, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Sua 15:30ean piztu da.
Suteak ke-laino handia sortu du eta Aerocaden inguruko lantegiak hustu egin behar izan dituzte; hala ere, sugarrek lantegi horretan baino ez dute kalterik sortu. Aerocad enpresa Ibarrabarri industrialdean dago.
Suteak ez du kalte pertsonalik eragin, eta suhiltzaileek 16:00ean kontrolatu dute, Herrizaingo Sailaren arabera.
Aerocad Rotulos enpresaren webgunearen arabera, enpresak 28 urte daramatza errotuluak egiten eta teknika ezberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, ibilgailuetan, kaleetan edo ostalaritzako dekorazio tresnetan lan egiteko.