Gizartea -

Nanozientzia

EHUko fisikari bat, Max Planck Elkarteko zuzendari zientifiko berria

Angel Rubio EHUko Materialen Fisika saileko katedraduna Berlineko Fritz Haber Institutuko Fisika, Kimika eta Teknologia alorreko arduradun berria izendatu dute.

Angel Rubio EHUko Materialen Fisikaren katedraduna. Argazkia: ehu.es
Angel Rubio EHUko Materialen Fisikaren katedraduna. Argazkia: ehu.es

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Rubio EHUko Materialen Fisika saileko katedraduna Berlineko Fritz Haber Institutuaren Fisika, Kimika eta Teknologia alorreko zuzendari zientifiko berria izendatu dute, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak jakitera eman duenez. Institutu hau Max Planck Elkarte ospetsuaren kide da eta aurretik, Albert Einstein eta lau Nobel saridunak izan dira zuzendari.

EHUren arabera, Berlingo elkarte honek Rubio aukeratu du material berrien esparruan, nanozientzian eta biofisikan egin dituen ekarpen berritzaileak direla eta. Rubio EHUko NanoBio Espektroskopia lantaldeko zuzendaria da.

Angel Rubiok EHUko ikertzaile ardura eta zuzendaritza berria landuko ditu aldi berean. Izendapena ezagutu ostean, "oso atsegina da nazioarteko mailan zure lana baloratu izana. Ni fisikari teorikoa izanda, egiten duguna gizarteari azaltzea oso konplikatua da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea