Gizartea -

'El Jueves' aldizkaria

Urdangarin eta Palma Arena auzia satirizatu ditu aldizkari batek

Euskal presoen aldeko manifestaldi bat ematen duenaren argazkia azaltzen da argitalpenaren portadan, baina pankartaren atzean Espainiako errege-erreginak agertzen dira, besteak beste.

'El Jueves' aldizkariaren azala. Argazkia: El Jueves
'El Jueves' aldizkariaren azala
'El Jueves' aldizkariaren azala. Argazkia: El Jueves

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukea eta Palma Arena auzia portadara eraman ditu 'El Jueves' aldizkari satirikoak.

Euskal presoen aldeko manifestaldi bat ematen duenaren argazkia azaltzen da argitalpenaren portadan, baina pankartaren atzean, besteak beste, Espainiako errege-erreginak agertzen dira Palmako dukeari babesa ematen.

'IÑAKI ASKATU, Euskal presoak Euskal Herrira', irakur daiteke pankartan. Leloaren atzean Elena eta Cristina infantak, Asturiaseko printzeak eta Espainiako errege-erreginak daude.

Urdangarinen inputazioaz hitz egin du gaur Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak eta "legearen gainetik inor ez" dagoela nabarmendu du. Urdangarinek "foru berezirik" ez duela erantsi du Zaragozak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea