Gizartea -

Marta del Castillo auzia

Poliziak Carcañoren jakan Martaren odol arrastoak zeudela esan du

Saioan taxista batek ere deklaratu du. Martaren hilketa jazo zen gauean Carcañoren anaia Leon XIII.eko etxera eraman zuela ziurtatu du.

Marta del Castilloren hilketaren auziko saio bat. Argazkia: EFE
Marta del Castilloren hilketaren auziko saio bat. Argazkia: EFE
Marta del Castilloren hilketaren auziko saio bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Polizia zientifikoaren bi perituk baieztatu dutenez, Miguel Carcañoren jakan Marta del Castilloren odol arrastoak atzeman zituzten eta biktimaren odola zela erabat "ziur" daudela deklaratu dute.

Halaber, Miguel Carcañok Marta hilik zegoen ala ez baieztatzeko erabili zuen tentsioa hartzeko aparatuan "biktimaren eta hiltzailearen DNA laginak" atzeman zituztela adierazi du.

Halaber, gaurko saioan taxista batek deklaratu du. Martaren hilketa jazo zen gauean Francisco Javier Delgado Leon XIII.eko etxebizitzara eraman zuela esan du, eta "erabat ziur" dagoela azpimarratu du.

Taxistak deklaratu duenez, urtarrilaren 25ean, gaueko 00:15 aldera eraman zuen Carcañoren anaia hilketa jazo zen etxebizitzara, gorpuaz desegin ziren garaian, alegia.

Gertakariaz hurrengo egunean jabetu zela adierazi du, baina joan den azaroaren 10a arte ez duela kontatu azaldu du susmagarria atxilotuta zegoela ikusirik bere testigantza ez zela beharrezkoa uste zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea