Gizartea -

Osasuna

Euskadik ez dio Errioxari euskal pazienteak artatzeagatik ordainduko

Zazpi milioi euro ordaindu beharko lizkioke. Osakidetzaren arabera, gatazkak eragina izango du Arabako Errioxako 4.500 biztanlerengan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Errioxak eskatzen dizkion zazpi milioi euroak ez dituela ordainduko iragarri du. Errixarren Osasun Sailak Logroño inguruko udalerri arabarretako pazienteak artatzea eragiten dituen gastuak ordaitzeko exijitzen du, euren ustez, gastu horiek Osasun Sistema Nazionala arriskuan jartzen duelako.

Rafael Bengoa Jaurlaritzako osasun sailburuak prentsaurrean azaldu duenez, Euskadi eta Errioxako gobernuen arteko gatazka irailean hasi zen, Arabar Errioxako pazienteen atentzio berezia bertan behera geratu zenean.

Bengoaren arabera, Oion, Eltziego edota Guardiako biztanleek urteak zeramatzaten Logroñoko San Pedro Ospitaleko espezialistengana joaten. Irailean, hala ere, zerbitzu hori bertan behera utzi zuten Euskadiko osasun arduradunei eta pazienteei horren berri eman gabe.

4.500 kaltedun

Osakidetzako iturriek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera, Arabar Errioxako kaltedunak 4.500 inguru dira. Euskadin, aldiz, Errioxako 3.000 pertsona artatzen dira.

Sailburuak ez du "zifren inguruko eztabaidan" sartu nahi izan, baina Eukadiko ospitaletan Kantabria, Burgos, Nafarroa eta Errioxako 14.000 pertsona artatzen direla azpimarratu du, horren truke ezer jaso barik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea