Gizartea -

Euri denboralea

Gasteizen eta Madrilen laguntzen arabera erabakiko du Aldundiak berea

Udaletako ordezkariek aseguru-etxeei egindako erreklamazioak “errepikatzea” eta nekazal inguruetan izandako kalteak handiak izan direla azpimarratu dute.

Villabonan izandako uholdeak. Argazkia: EITB
Villabonan izandako uholdeak. Argazkia: EITB
Erakundeek bilera egin dute konponbideak bilatzeko

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi du Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak uholdeek sortutako kalteengatik eman behar dituzten laguntzak jakindakoan erabakiko dituela bere diru-laguntzak.

Donostian Aldundiak Jaurlaritzarekin eta lurraldeko udaletako ordezkariekin egindako bileraren ondoren azaldu dutenez, uholdeak eta gero sortu den egoera berriari aurre egiteko koordinazio mekanismoak ezarri dituzte arazoak lehenbailehen konpontzeko.

Aldundiak esan du bilera "onuragarria" izan dela. Udalen esku fitxa batzuk jarri dituzte, jasandako kalteak zehazteko eta txikizioaren gutxi gora beherako balantze bat egin dezaten. Lan hori kudeatzeko langileak ere jarri omen dituzte.

Informazio horrekin kaltea zenbaterainokoa izan den jakingo du Aldundiak eta Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak emango duten laguntza jakinda, Aldundiak zenbateko diru-laguntza eman zehaztuko du.

Hori horrela, Aldundiak berretsi du "Gipuzkoako herritarrek jasandako kaltea neurtzeko garaia" dela, "horren arabera lan egiteko, kaltedun guztiek egoerari lehenbailehen aurre egin diezaioten".

Udalak

Bestalde, Ibai Iriarte Tolosako alkateak bileraren ostean azaldu duenez, "egoera oso zaila da askorentzat". Udaletan informazioa jasotzeko bulegoak martxan daudela azpimarratu du, arazoaren neurriko erantzuna emateko.

"Aseguru-etxeek bere gain hartuko dituzten gauzak egongo dira, baina beste kasuetan administrazioei eskatu behar zaie laguntzak emateko, Espainiako Gobernuari besteak beste", gaineratu du.

Tolosako alkateak "lasaitasun" mezua helarazi nahi izan die herritarrei: "Ez dugu alarmismoan erori behar, lasai jokatu behar dugu, garaje asko oraindik urak hartuta baitaude".

Begoña Garmendia Beizamako alkateak, bere aldetik, nekazal inguruetan izandako kalte handiak azpimarratu ditu. Izan ere, mendiko bide askotan luiziak egon dira eta kalte horiek aseguru-etxeek ez dituzte bere gain hartzen.

Hori horrela, Estatuko administrazioari, Jaurlaritzari eta Aldundiari bide horietako arazoek duten "garrantzia handiaz" jabetzeko eskatu die, "baliabiderik ez duten udalen esku baitaude bide horiek eta irtenbideren bat bilatu behar da".

Arteleku

Arteleku Donostiako kulturgunea itxita dago, igandeko uholdeen ondorioz. Oraindik ezin izan dute kalteen balorazioa egin, baina Larraitz Ugarte foru diputatuak esandakoaren arabera, 'kalte larriak' izan dira.

Derion desagertutako emakumearen hilotza topatu dute

Derion joan den larunbatean desagertutako 66 urteko emakumearen gorpua aurkitu du gaur eguerdian Ertzaintzak. Emakumearen senideek bere desagerpena salatu zuten joan den larunbatean, 15:00 aldera.

Arratsaldean, alkatea eta bizilagunak

Donostiako Martuteneko eta Txomin Eneako bizilagunek arratsaldean hitz egingo dute Juan Karlos Izagirre alkatearekin.

Auzokideak haserre daude eta baztertuta sentitu dira. Urumea ibaia lehenbailehen bideratzea eskatzen dute asteburuan gertatutako txikizioa berriz gerta ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea