Gizartea -

Sestao

Navaleko langileek lan erregulazioko txostena kentzea eskatu dute

Navaleko batzordeak lan erregulazioko txostena kentzea eskatu du, eta asteazken honetatik aurrera mobilizazioak hasiko ditu. Langileak kezkatuta daude ontziolaren epe motzeko etorkizunagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko Naval ontziolaren enpresa batzordeak zuzendaritzari lan erregulazioko txostena "berehala" kentzeko eskatu dio. Txosten horrek 30 eta 142 langileren artean izango luke eragina.

Hala izan ezean, batzordeak ohar baten bidez, lan administrazioari baztertzeko eskatu dio, horrela "enpresaren kostuak aurreztearen alde ez egiteko", hori baita, euren ustez, lan erregulazio txostenaren "helburu bakarra".

Halaber, Iparraldeko Ontzien Eraikuntzaren (ontziolaren jabea den konpainia) akziodunen artean "Eusko Jaurlaritza sartzeko mekanismo guztiak martxan jartzeko" eskatu dute langileen ordezkariek.

Navalen zuzendaritzak ontziolak lan falta duelako erabaki zuen lan erregulazio txostena aurkeztea. Ontziak finantzatzeko ekainera arte erabili den "Tax lease" sistema gelditu egin dela izan da arrazoi nagusia.

Sistema horrek hobari fiskalak ematen uzten zien ontziolen eraikuntzaren proiektuaren finantzaketara zuzendutako sektore guztiei, baina Europar Batasunak gelditu egin zuen. Orain legez kanpokotzat hartzen dira hobari horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea