Gizartea -
Uholdeen ostean
Irunen desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute
Joan den igandean urak eraman zuen 77 urteko gizona. Bidasoa ibaiko uretan aurkitu dute gorpua, Txingudi Ikastolako kanpo zelaiaren parean.
Erredakzioa
Irunen desagertutako 77 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Ertzaintzako urpekariek, gaur arratsaldean, 17:00etan. Urak eraman zuen joan den igandean.
Jaizubiako ubidean aurkitu dute gorpua, izen bereko klub hipikoaren parean. Gainezka egin zuen errekak ubide horretan isurtzen ditu bere urak, industriagune bat lurperatua gurutzatu ostean. Ertzaintza inguru horretan egon da goizean gorpuaren bila.
Salbamendu-taldeak gorpua lehorrera eraman du eta orain epailearen zain daude, gorpua jaso ahal izateko. Ondoren, Donostiako Patologia Zerbitzura eramango dute, autopsia egin ahal izateko.