Gizartea -
Euri denboralea
Ares: 'Asteburuko euriteak azken 20 urteotako handienak izan dira'
Herrizaingo sailburua herri kaltetuetako alkateekin eta Aldundiko ordezkariekin batzartuko da arratsaldean.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak iragarri du gaur arratsaldean Gipuzkoako uholdeetan kaltetutako herrietako alkateekin eta Aldundiko ordezkariekin batzartuko dela, kalteak eta laguntzak aztertzeko.
Herrizaingo Saileko Aurrekontuak azaltzeko Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Aresek elkartasuna adierazi die kaltedunei, eta "laguntza eta babesa" ematen jarraituko dutela gaineratu du.
Sailburuak azaldu duenez, asteburuan izan diren euriteak "azken 20 urteotako handienak" izan dira.
Bestalde, Aresek zoriondu egin ditu larrialdi zerbitzuak, "profesionaltasun eta eraginkortasun" osoz jardun zirelako.
"Haien lanari esker, kalteak arinagoak izan ziren eta kaltedunak premia handiz artatu zituzten", nabarmendu du.