Gizartea -

Euri denboralea

Irunen eta Derion desagertutako bi lagunen bila jarraitzen dute

Derion emakumezko bat desagertu zen iragan larunbatean eta Irunen eurite handiaren ondorioz gizonezko bat desagertu zen atzo.

Martutene, gaur. Argazkia: EITB
Martutene, gaur.
Martutene, gaur. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak asteburuan euritearen ondorioz Irunen eta Derion desagertu diren bi lagunen bila jarraituko du gaur, atzo iluntzearekin batera lanak bertan behera utzi ondoren.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, azken orduotan euriak gehien kaltetu duen herria Tolosa da. Bart botatako euri-jasen ondorioz Usabal industrigunea urak hartu du.

Gainera, Gipuzkoako hainbat udalerritan arazo asko sortu da euriagatik. Hori horrela, Astigarragan enpresak urez gainezka esnatu dira eta Billabonan eta Hernanin uholdeek garajeak kaltetu dituzte bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea