Gizartea -
Uztailetik handiena
4,4 graduko lurrikara batek Hierroko uhartea astindu du
Dardara Tenerifen eta Gomeran ere sentitu dute. Hierrok irailaren hasieratik 11.000 lurrikara izan ditu, horietako gehienak herrialdeak ez ditu sentitu ere egin.
Erredakzioa
Hierrok ostiralean 4,4 graduko lurrikara izan du Richterren eskalan, tamaina horretako asteko bigarrena, eta uztailean lurrikarak hasi zirenetik handiena, Geografiako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.
Lurrikara 21:36an eman da (Kanarietako ordutegian), lurretik 22 kilometroko sakoneran, Frontera kostako udalerritik gertu, eta uhartearen zati handi batean sentitu dute. Dardara Tenerifen eta Gomeran ere sentitu dute lurrikara.
Hierrok uztailaren hasieratik 11.000 lurrikara izan ditu, horietako gehientsuenak ez ditu herrialdeak sentitu.