Gizartea -
Erupzio arriskua
Lau graduko lurrikara batek Hierroko uhartea astindu du
Herritarrek nabaritutako lurrikara hura uhartearen iparraldean izan da, itsas mailatik 20 kilometrotara. Orain arte atzemandako lurrikararik handiena izan da.
Erredakzioa
Institutu Geografiko Nazionalak asteazken honetan baieztatu duenez, Ritcher eskalako lau graduko lurrikara batek Hierro astindu du. Lurrikara itsasoan antzeman dute, itsas mailatik 20 kilometrotara. La Restingako erupzioak eman zirenetik, herritarrek nabaritutako mugimendu sismikorik handiena izan da.
Sumendi Arriskurako Babes Zibileko Planaren Batzordeko Zuzendaritzak azaldu duenez, seismoak uhartearen hegoaldetik iparraldera mugitu dira eta erupzioa izan daitekeen aztertuko dute. Gainera, lurrikara itsas mailatik 20-26 kilometrotara eman denez, zientzilarien arabera, litekeena da hau erupzio prozesuaren atzeralikadura mekanismo bat izatea.
Halaber, aurreikuspen bat egiteko goiz dela azaldu dute, alde hortako lurrikarek ez baitute deformazioa handituko. Adituen aburuz, deformazio honek ebidentziak eskaini beharko lituzke uhartearen iparraldean erupzio bat egongo dela ziurtatu ahal izateko.
Larrialdiei aurre egiteko Unitate Militarrak material logistikoa uhartearen hegoaldetik iparraldera mugitu du, balizko erupzio arrisku baten aurrean hustutako herritarrei babesa emateko.