Gizartea -
Abisu horia haizeagatik
70 km/h baino gehiagoko haize-ufadak neurtu dituzte Oizen
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du EAEn igande eta astelehen honetarako haize-bolada gogorrak izan daitezkeelako.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko meteorologia Zuzendaritzak haize-bolada bortitzengatik abisu horia ezarri du.
Goizalde honetan, Euskalmeteko estazio meteorologikoek 60 km/h baino gehiago haize-boladak neurtu dituzte Oizen eta 50 km/h baino gehiagoko ufadak Jaizkibelen.
Igandean, abisu horia egun osoan zehar mantenduko da, haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia delako, eta haizeguneak ez diren lekuetan ere, 80 km/h ingurukoak izan daitezkeelako.
Astelehenenean, hilak 24, abisu horia 00.00 tik 18.00tara mantenduko da, hego-osagaiko haize-boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia dagoelako, baita 80 km/h-koak haizeguneak ez diren tokietan ere.