Gizartea -

Alerta bolkanikoa

Hierroko biztanleak etxera buelta daitezke, baina erupzioa ez da eten

Magmak itsas azalera ateratzen jarraitzen du 150 metroko sakoneran eta La Restingako kostaldetik bi kilometro eskasetara.

Hierroko hegoaldeko uretan dagoen orban bolkanikoaren irudia. Argazkia: Efe.
Hierroko hegoaldeko uretan dagoen orban bolkanikoaren irudia. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Restingako bizilagunak euren etxebizitzetara buelta daitezke hurrengo 24 orduetan. Hala ere, adi egon beharko dute ebakuatzea beharrezkoa litekeelako, izan ere, sumendia erupzioan da arrantzaleen herri honen kostaren aurrean.

El Hierron sortutako orban bolkanikoa irlako hegoaldeko uretan burbuilak sortzen ari da eta magmak itsas azalera ateratzen jarraitzen du 150 metroko sakoneratik, El Pinar herriko La Restinga kostaldetik kilometro pare batera.

Paulino Rivero Kanarietako Gobernuko presidentea Pevolca plan bolkanikoaren zuzendaritza batzordearekin bildu da eta ondoren ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara buelta daitezkeela iragarri du. Riverok azaldu duenez, hidrofono izeneko tresna batzuk jarri dituzte erupzioaren garapena gertutik jarraitu eta beste ebakuazio bat beharrezkoa den ala ez garaiz antzemateko.

Ur-lurrunezko zutabeak

Erupzioari dagokionez, fase leherkorrera iritsi eta errautsak botatzen hasi baino lehen, ur-lurrinezko zutabe batzuk sortuko lirateke. Horiek ez dira bizilagunentzako kaltegarriak eta denbora eman dezakete La Restingako 500 bizilagunak zazpi-zortzi ordutan ebakuatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea