Gizartea -

Bilaketa lanak indartu dituzte

Poliziak Kordoban desagertutako bi haurren aita galdekatu du

Agenteek 6 eta bi urteko neba-arreben osaba bat eta amonetako bat ere galdekatu dituzte. Adingabeek 48 ordu baino gehiago daramatzate desagertuta.

Kordoban desagertutako adingabeen argazkiak. Argazkia: Efe
Kordoban desagertutako adingabeen argazkiak.
Berririk ez oraingoz, Kordoban desagertuta dauden bi haurren inguruan

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Kordoban desagertutako 6 eta bi urteko neska-mutilen aita, osaba bat eta amona bat galdekatu ditu. Bi neba-arreben aitak salatu duenez, haurrak Cordobako Cruz Conde jolas parkean desagertu ziren larunbatean. 

Kasua jarraitzen duten hainbat iturrik azaldu dutenez, bilaketa lanak indartu egin dituzte eta Andaluziako beste probintzietatik joandako hainbat agenteren laguntza jasotzen ari dira.

Larunbatean adingabeen aitak deitu zion Poliziari seme-alaben desagerpenaren berri emanez, arratsaldeko 18:40 aldera jarri zuen salaketa, bi haurrak Cordobako jolas parke batean jolasean ari zirela desagertu zirela ohartarazi zien ageneteei.

Aita eta bi dingabeak Huelvatik Kordobara joanak ziren asteburua pasatzera. Haurren amaren aldeko senideek azaldu dutenez, aitaren aldeko familia Kordoban bizi da, eta egun, haurren aita eta ama "banantze prozesuan" daudela jakinarazi dute.

Amaren aldeko hainbat senidek azaldu dutenez, "Kordobako Poliziak eman zien gertatukoaren berri", ondoren adingabeen ama Huelvako Komisaldegiara bertaratu zen eta, igande goizaldean, familiako beste hainbat kidek lagunduta Kordoba hiriburura joan zen. Bertan bilaketa lanak egiteko hainbat talde antolatu dituzte.

Halaber, desagertuta dauden neba-arreben amak igande goizaldean Huelvako Polizia Nazionalaren aurrean senarraren kontrako salaketa ipini zuen, tratu txar psikologikoak salatu zituen. 

Andaluziako Gobernuaren ordezkariordetzak baieztatu duenez, salaketa igande goizaldean jarri zen, " baina bikotearen arteko harremanei soilik egiten die erreferentzia", hau da, salaketak ez ditu haurrak aipatu ere egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea