Gizartea -
Desagerpena
Kordoban desagertutako adingabeen amak senarra salatu zuen igandean
Bien bitartean, Espainiako Polizia eta Udaltzaingoa 6 eta 2 urteko haurrak bilatzeko lanean ari dira.
Erredakzioa
Larunbatean Kordoban desagertu ziren 6 eta 2 urteko haurren amak salaketa jarri du senarraren kontra "presioa eta irainak" egin dizkiolakoan. Duela hamabost egun inguru dibortziatzeko prozesua hasi zuten.
Espainiako Poliziak azaldu duenez, salaketa 03:00ak aldera jarri zuen igandean, haurrak desagertuta zeuden ordurako.
Aipatu iturriak zehaztu duenez, salaketak ez du adingabeen desagerpena aipatu ere egiten.
Era berean, salaketak ez ditu "tratu txar" fisikoak aipatzen, baizik eta senarraren "irainak eta presioak", "askotan" aritzen baitziren sesioan.
Bilaketa lanak
Espainiako Polizia eta Kordobako Udaltzaingoa bilaketa lanetan murgilduta daude iragan larunbatetik. 18:40ean salatu zuten adingabeen desagerpena Kordobako hiriburuko Cruz Conde parkean.
Adingabeak Huelvan bizi dira eta asteburupasa zeuden Kordoban, aitaren familia bertan bizi baita.