Gizartea -

Adarkada

Zezen batek Juan Jose Padilla toreatzailea harrapatu du Zaragozan

Padilla aurpegi-paralisiarekin atera da kirofanotik eta begi bateko ikusmena galdu dezake.

Zezenak Juan Jose Padilla toreatzailea harrapatu du Zaragozan. EFE
Zezenak Juan Jose Padilla toreatzailea harrapatu du Zaragozan
Zezenak Juan Jose Padilla toreatzailea harrapatu du Zaragozan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeko laugarren zezenak harrapatu eta larri zauritu du toreatzailea. Zezenkariak adarkada aurpegian jaso du eta begi bati kalte egin dio.

Juan Jose Padilla toreatzailea aurpegiko ezker aldeko mugikortasunik gabe geldituko da, eta seguruenik, alde horretako ikusmena ere galduko du, adierazi du bere lankide batek.

Zaragozako Miguel Servet ospitalean lau orduko ebakuntza egin ostean zainketa intentsiboetako unitatera eraman dute bart.

Arratsaldeko laugarren zezenak harrapatu eta larri zauritu du Juan Jose Padilla toreatzailea Zaragozako zezen-plazan. Zezenkariak adarkada aurpegian jaso du eta begi bati kalte egin dio.

Ana Romero ganadutegiko zezen arriskutsuak ezker masailalbo-hezurrean adarkatu du toreatzailea.

Zezenkaria artatu dutenean, "ez dut ikusten, ez dut ikusten", errepikatu du Padillak, ikusleen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea