Gizartea -

Bakearen 2011ko Nobel Saria

Perfila: Ellen Johnson-Sirleaf, Afrikako lehenengo presidentea

Erbesteratua izan da hainbatetan, "Burdinazko Andrea" da bere herrialdean jarri dioten ezizena eta Liberian eta kontinente osoan presidente izatea lortu duen lehenengo emakumezkoa da.

Johnson-Sirleaf Liberiako presidentea eta Bakearen Nobel saridunetako bat, artxiboko irudian. EITB
Johnson-Sirleaf Liberiako presidentea eta Bakearen Nobel saridunetako bat, artxiboko irudian. EITB

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ellen Johnson Sirleaf Bakearen 2011ko Nobel Saria jaso duen emakumea Liberiako presidentea da 2006tik, eta Afrika osoan presidente izatea lortu duen lehenengo emakumezkoa da.

"Burdinazko Andrea" ezizenez ezagutua, Johnson Sirleaf (72 urtekoa) datorren asteartean, urriak 11, bere herrialdean egingo diren presidentetza hauteskundeetarako hautagaia da.

1938an Monrovian jaio zen urriaren 29an, eta AEBetako Harvard Unibertsitatean ikasi zuen ekonomia. Samuel K. Doe sarjentuak emandako estatu kolpearen ondoren, 1980ko apirilaren 12an, herrialdea uztera behartu zuten.

1985ean bueltatu zen Liberiara Senaturako hautagaitza aurkezteko. Gobernu militarra zirikatu zuen hitzaldi publiko batean, eta, horregatik 10 urteko kartzelaldia ezarri zioten, nahiz eta espetxean sartu eta gutxira askatu zuten.

Hasiera batean Samuel Doeren kontrako Charles Taylorren estatu kolpea babestu zuen arren, geroago Gobernu haren kontra egin zuen eta 1997eko hauteskundeetan aurre agin zion. Hauteskunde horietan bozen % 10 lortu zuen. Taylorrek traizioa egitea leporatu zion, eta erbesteratua izan zen berriz ere.

2005eko urriaren 11ko hauteskundeetan Ellen Johnsonek, Batasunaren Alderdiaren hautagaiak, bigarren postua lortu zuen, George Weah futbolariaren atzetik. Baina bigarren itzuli bat egin zuten eta, azaroaren 8an, garaile izan zen. Kargu-hartzea 2066ko urtarrilaren 6an izan zen, eta orduan Liberian eta kontinente osoan presidente izatea lortu duen lehenengo emakumean bihurtu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea