Gizartea -

Kalteen balantzea

650 edukiontzi iraulita, horietatik 57 erreta, Kukutzako istiluetan

Ertzaintzak 31 pertsona atxilotu ditu eta suhiltzaileek 39 irteera egin dituzte.

50 auto baino gehiagok kalteak izan dituzte. Argazkia: Efe.
50 auto baino gehiagok kalteak izan dituzte. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

650 zabor edukiontzi irauli, horietatik 57 erre, bost auto pribatu kixkali eta beste 50 kaltetu dituzte ostiralean Kukutza gaztetxearen eraistearen ondorioz hasitako istiluetan, Bilboko Udalak emandako datuen arabera.

Datu horiei beste batzuk gaineratu behar zaizkie: EAJren bi egoitza soziali Errekalden eta Alde Zaharrean egindako erasoak, hedabideek jasandako larderiak eta zinegotzi batzuei egindako mehatzuak.

Istiluen ondorioz, Ertzaintzak 31 pertsona atxilotu ditu eta suhiltzaileek 39 irteera egin dituzte.

Istiluak ostiralean hasi ziren, 17:00ak aldera, protestariek eraikinaren eraispenerako makineriaren iritsiera saihesten saiatu zirenean, epaileak eraistea geldiarazten zuen agindua bertan behera utzi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea