Gizartea -

Kukutza, itxita

Aresek operazioa azaltzeko agerraldia eskatu du Legebiltzarrean

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailburuak agerraldia egingo du, berak eskatuta, eta 30 atxiloturekin amaitu zen operazioaren nondik norakoak azalduko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak "premiazko" agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean Ertzaintzak atzo Bilboko Kukutza gaztetxea husteko egin zuen operazioa azaltzeko.

Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, Aresek berak eskatuta egingo du agerraldia 30 atxiloturekin amaitu zen operazioaren nondik norakoen berri emateko.

Bilbon atzo emandako prentsaurreko batean, Aresek Ertzaintzaren lana babestu zuen eta "neurriz" jokatu zutela ziurtatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea