Gizartea -

Alemaniarako bidean

Aita Santuak pederastia 'bidegabekeria' dela esan du

Benedicto XVI.aren arabera, "normala da pertsonak asaldatuta sentitu ahal izatea" apaizek adingabeei abusuak egiteagatik, eta Elizak eskandalu honen kontra barrutik lan egingo duela gaineratu du.

Aita Santua Erromatik Alemaniarako bidean. EFE
Aita Santua Erromatik Alemaniarako bidean. EFE
Aita Santua bere sorterria bisitatzen ari da

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI. aita santuak adierazi duenez, pederastia "bidegabekeria" da, eta bera Alemaniara joatearen kontrako protestak ulertzen dituela gaineratu du, Berlinera eramango dion hegazkinean.

Aita Santuaren hitzetan, "normala da pertsonak asaldatuta sentitu ahal izatea" apaizek adingabeei abusuak egiteagatik, eta Elizak eskandalu honen kontra barrutik lan egingo duela azaldu du.

Gizarte aske batean, sekularizazio denbora honetan, "normala" da bere aurka dauden pertsonak egotea, esan du Aita Santuak.

Hitz horiekin Benedikto XVI. Alemanian bere bidaiaren aurka egingo dituzten manifestazioen inguruan hitz egiten ari zen. Parlamentu federalera joango da Aita Santua, eta ehun bat diputatu ezkertiar ez dira azalduko.

Aita Santuak adierazi duenez, Eliza ez da "kirol edo kultura elkarte bat", bakoitza bere interesen arabera doan lekua eta interes horiei erantzunik aurkitzen ez zaien bitartean ateratzeko aukera dagoena. Gaineratu duenez, Eliza gauza sakonagoa da, eta, ezberdina, beste giza elkarteekin alderatuta, horregatik, berritu egin behar da eta barrutik lan egiten jakin "eskandalu" horien kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea