Gizartea -

Itxi eta hustu ondoren

Epailea Kukutza auziko aldeekin bilduko da erabakia hartu aurretik

Atzoko polizia-operazioaren ondoren, gaztetxea eraisteko agindua bertan behera geratu da, epaileak hala aginduta. Auzoa lasaitasunera itzuli da baina Ertzaintzaren presentzia handia da.

Langileak Kukutza ixten. Argazkia: EITB
Langileak Kukutza ixten.
Kukutza, etorkizunean zer gertatuko zain

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 13 urteetan Bilboko Kukutza gaztetxea egon den eraikina eraisteko agindua bertan behera geratu da epailearen aginduz, Errekalde Berriz bizilagunen elkarteak neurriaren kontra aurkeztutako helegitea aintzat hartu ondoren, eta atzo gaztetxea hustu eta auzo osoan istilu latzak bizi ondoren. Epaileak, erabakia hartu aurretik, gaur jasoko ditu auziko alde guztiak: Udala, bizilagunen elkartea eta eraikinaren jabea, Cabisa SA.13:00etan izango da hori Epaitegian, eta 12:30erako kontzentrazioa deitu dute Albia jardinetan, auzitegiaren parean, Kukutza defendatzeko. Era berean, 20:00etarako beste manifestazio bat deitu dute Errekalde Plazan.

Horrez gain, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak agerraldia egin du 11:00etan eta Kukutzarekin lotutako adierazpenen bat egin dezake.

Duela 50 urte baino gehiagotik utzita zegoen eraikina Errekaldeko Gazte Asanbladak erabili du azken 13 urteetan kulturarekin lotutako hamaika ekimen gauzatzeko.

Baina orain, Cabisa SA eraikuntza enpresak partzela berreskuratzea eta bertan etxebizitzak eraikitzea erabaki du. Udalaren baimena izan du horretarako.

Kukutzako erabiltzaileei beste eraikin bat eskaini zieten, alokatu egin beharko zutena eta ordaintzeko Udalaren laguntza izango zutena, baina negoziazioetan errefusatu egin zuten proposamena.

Irailaren 7an, Udalak gaztetxea eraisteko baimena eman zuen eta bi aste geroago iritsi da operazioa. Baina bizilagunek helegitea aurkeztu zuten eta Bilboko Auzitegiak aintzat hartu du eta eraisteko agindua geldiarazi du.

Kukutzako bozeramaileek gogorarazi dute eraikinaren jabeek hiri-lurzoru industrial gisara erosi zutela eraikina, baina gero Udalak rekalifiaktu egin zuela etxebizitzak eraikitzeko. Orduan ere, bizilagunen elkartea kontra izan zuen Udalak, lurzorua auzokideentzako ekipamenduetara bideratzea eskatu baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea