Gizartea -

Hilketa Nafarroan

Hirugarren auzipetu bat epailearen aurrean, Antsoaingo auziagatik

Atxilotutako adingabeak aske gelditu dira. Herriko festetan bi labankada jasota hil zen 30 urteko gaztearen heriotzarekin zerikusia zutelakoan atxilotu zituzten.

Antsoainen atxilotuetako bat, deklaratzeko zain

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antsoaingo festetan labankadak jasota hil zen 30 urteko gaztearen heriotzarekin zerikusia zutelakoan atxilotu zituzten bi adingabeak aske geratu dira epailearen aurrean deklaratu ostean. Hala ere, adingabeen fiskaltzaren aurrean deklaratu beharko dutela argitu dute epaitegietako iturriek. Halaber, hirugarren auzipetu bat epailearen aurrera eraman dute deklaratzera.

Bi adingabeak beste gazte batekin batera atxilotu zituzten atzo, ustez Victor S.L. 30 urteko gizon bat hil zutelakoan. Antza, herriko taberna batean izandako borrokaldi batean bi labankada jaso zituen sabelaldean eta hil egin zen.

Antsoaingo Udaltzaingoak egin zituen atxiloketak eta ondoren Guardia Zibilaren esku jarri zuten ikerketa.

Atzo deklaratu zuten bi adingabeek epailearen aurrean eta azkenik aske geratu dira. Hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren gazte batek ez du oraindik deklaratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea