Gizartea -
Sutea
Mila ebakuatu Eivissan, sute baten ondorioz
Pinudi bat sutan hasi ondoren, mila lagunek gaua etxetik kanpo pasatu behar izan dute. Udalaren arabera, etxebizitza batzuk kalte dira, baina ez da inor zauritu.
Erredakzioa
700 eta 1.200 lagun inguruk gaua euren etxeetatik kanpo pasatu behar izan dute sutearen gertutasuna dela eta Roca Llisa urbanizazioan. Atzo arratsaldean, igandean, piztu zen sua Cala Llongan, Ibizako Santa Eulària des Riu herrian.
Ebakuatu gehienek gaua senitartekoen etxeetan igaro dute, soilik 19 lagunek behar izan dute udalaren laguntza eta kiroldegian pasa dute gaua. Bertako Herri Administrazioak hartu du sute honen gestioa, 2. arrisku mailakoa baita.
Goiz goizetik hegazkinak eta Larrialdietarako Militarren Unitatea lanean ari dira. Azken hauek bart iritsi dira Eivissara. Valentzia erkidegotik ere joan da lan talde bat bi helikopterorekin batera.
Sua 20.00tan piztu zen, pinudi batean, Cala Llongatik Sol d'en Serra hondartzara dagoen bidean.
Agintariek 12.30etan eskainiko dituzte sutearen xehetasunak Santa Eulària herriko udaletxean.
Balearretako presidentea, Jose Ramon Bauza, jada bertara joan da sua itzaltzeko lanak gertutik jarraitzera.