Gizartea -

Heriotza

30 urteko gizonezko bat hil da Antsoainen, labankadaz

Gauean gertatu den liskar baten ondorioz, hildakoak sabelean bi labankada jaso ditu. Antsoainen jaiak ospatzen ari dira egun hauetan. Jada hiru pertsona atxilotu dituzte.

Hilketa Antsoainen. Argazkia: EITB
Hilketa Antsoainen. Argazkia: EITB
30 urteko gizonezko bat hil dute labankadaz Antsoainen (Nafarroa)

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

V.S.L inizialak dituen 30 urteko gizonezkoa, atzerritarra, sabelean bi labankada jaso ostean hil da. Gaueko ordu bata inguruan gertatu da ezbeharra, Nafarroako Antsoain herriko ostalaritza lokal batean izan den liskar batean.

Hiru pertsona jada atxilotuak izan dira, horietako bi adin txikikoak. Udaltzainek atxilotu dituzte eta "liskarrean erabili den arma" aurkitu dute gainera. Alkateak esan du, atxilotuak Guardia Zibilaren esku daudela, hauen kargu baitago orain ikerketa.

Suhiltzaile-parketik Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuak anbulantzia bat bidali du bertara eta biktima "shock egoeran" eraman dute Nafarroako ospitalera, baina ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Gorpua Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eramango dute autopsia egiteko. Liskarra izan den tokira foruzainak eta Antsoaingo udaltzainak joan dira. Guardia Zibilak hartu du azkenik ikerketaren ardura. Jaiak bertan behera utzi dituzte

Iruñerriko Antsoain herria jaietan dago egunotan, baina udal bozeramaileen ezohiko bilera egin dute goizean eta festak bertan behera uztea erabaki dute, bart gertatu den heriotzaren elkartasun adierazpen gisa.

Bi dolu egun ezarri dituzte eta Udaletxeko banderak haga erdian jarri dituzte.

Udal bileran gainera, hilketaren "gaitzespen gogorra" egin dute eta Viktor S.L.ren senitartekoei "elkartasuna" adierazi diete. Bikoteari "behar duenaren esanetara" daudela helerazi diote, izan ere, alkateak, Antonio Gilak, bikotea haurdun dagoela esan du.

Udala herri-akzio gisa aurkeztuko da prozesu judizialean, eta Antsoaingo bizilagun guztiak "lur jota" daudela onartu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea