Gizartea -
Hondarribiko alarde mistoa
Jaizkibel konpainiaren aburuz, ibilbidearen aldaketa 'atzerapausoa' da
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, berriz, adierazi du ordutegia eta ibilbidea "normaltasunez" ospatu dadin agindu dituztela eta "segurtasuna bermatzea" dutela helburu.
Erredakzioa
Jaizkibel Hondarribiko alarde mistoko konpainiak prentsaurrea eman du Herrizaingo Sailak ibilbidea eta ordutegia aldatzeko emandako agindua salatzeko.
Jaizkibel konpainiako kideek ezin izango dute erdigunean dagoen San Pedro kaletik pasa entseguetan, eta irailaren 8an, berriz, alardearen egunean, ibilbidea hasten den Alameda ingurura beste kale batzuetatik gerturatu beharko du beste konpainiekin topo egin ez dezan.
Elixabete Olaskoaga Jaizkibel konpainiako ordezkari batek salatu du ez dutela aldaketa ulertzen, Herrizaingo Sailari urtero egiten duten ibilbidea eta ordutegia aurkeztu ziotela adierazi dute eta 15 urte eta gero "pixkanaka pixkanaka" bada ere aurrera egin dutela esan du, eta ez dela "atzera egiteko unea" azpimarratu du.
Berdintasun legea betetzeko dagoela gogorarazi dute Jaizkibel konpainiako kideek eta Herrizaingo Sailaren aldaketen kontrako errekurtso bat aurkeztu dutela erantsi du.
"Segurtasuna bermatzeko"
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, berriz, Jaizkibel Konpainiaren ordutegi eta ibilbide aldaketa alardea "normaltasunez" ospatu dadin agindu dituztela eta "segurtasuna bermatzea" dela helburu nagusia.