Gizartea -
Eustaten azken datuak
Ama izateko batez besteko adina 32,4 urtera atzeratu da Euskadin
Eustatek emandako azken datuen arabera, ama izateko adina 4 urte handitu da, duela 40 urteko datuekin alderatuta. Ezkontzeko batez besteko adina ere atzeratu egin da.
Erredakzioa
Ama izateko batez besteko adina 32,4 urtera atzeratu da Euskadin, duela 40 urteko datuekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera.
Lurralde historiko bakoitza aztertuz gero, bizkaitarrak dira ama izateko adin handiena dutenak (32,5 urte), eta gipuzkoarrak (32,4 urte) eta arabarrak (31,9 urte) atzetik daude.
Era berean, ezkontzeko batez besteko adina ere atzeratu egin da azken lau hamarkadetan. Gizonezkoen kasuan, batez beste 26,7 urterekin ezkontzetik 33,8 urterekin ezkontzera pasatu da, eta emakumezkoen kasuan, berriz, 24,2 urterekin ezkontzetik 30,8rekin ezkontzera.